1999ko azaroan sortua, Enkarterrietako Turismo Elkartea, Enkartur, erakunde publikoek (Abanto Zierbenako, Alonsotegiko, Artzentalesko, Balmasedako, Galdamesko, Gordexolako, Karrantza Haranako, Lanestosako, Muskizko, Ortuellako, Sopuertako, Turtziozko, Valle de Villaverdeko eta Zierbenako Udalak) nahiz enpresa pribatuek, pertsona fisikoek, elkarte kulturalek eta kirol-elkarteek osatzen dute, honela Enkarterrietako lursaileko eremu desberdinak bilduz.
Turismo Encartaciones - Enkarturren helburu nagusia da sustapeneko eta azterketa ekintzak garatzea, Enkarterriko eremu geografikoa (gizarte eta ekonomiako errealitate gisa) gehiago ezagutarazteko helburuaz; azken batez, turismo, kultura eta ekonomia arloan Enkarterri bultzatzea da xedea.
Enkarturren egoitza Balmasedako Martín Mendia kaleko 2. zk.an dago eta erakundea osatzen duten sailak bertatik kudeatzen dira.
· Turismo eta Kultura Sailak honako ardurak ditu:
· Balmaseda, Karrantza, Gordexola eta Sopuertako turismo bulegoen kudeatzea.
· Turismoa sustatzeko eta merkaturatzeko planak prestatzea eta abiaraztea.
· Bisitariari edo/eta turistari arreta eskaintzea. Txango eta bisita gidatuak egitea.
· Produktu turistikoa sortzea.
· Gida eta liburuxka turistikoak egitea.
· Kultur ekitaldiak antolatzea.
· Turismo azoketara joatea.
Enkarturren egoitza Balmaseda hiribilduaren alde historikoan bertan dago (Martin Mendia, 2), berde koloreko (kolore korporatiboa) fatxada duen harrizko eraikin batean.
Turismo bulegoa eraikinaren behe solairuan dago eta bisitariarentzako arreta bulegoak zerbitzu hauek eskaintzen ditu:
· Banakako arreta zerbitzua: Enkarturreko langileek bisitarien informazio eskaerei erantzuten diete.
· Autozerbitzua: bisitariek eskura dituzte Balmaseda, Enkarterri, Bizkaia eta Euskadi osoko turismo liburuxka eta argitalpenak.
· Salmenta: eskualdeko oroigarriak eta nekazaritzako elikagaiak.
· Internet bidez kontsultak egiteko saila: interneten sartzeko ordenagailuak daude bisitariek erabiltzeko eta informazio lortu edo/eta posta elektronikoa kontsultatzeko.
· Taldeentzako bisita eta txango gidatuak antolatzeko zerbitzua.
Lehenengo solairuan euskal mitologiari buruzko interpretazio zentro txikia dago; bertan, antzinako sinesmenek eta teknologia berriek bat egin dute; horri esker, alegiazko pertsonaia batzuk bizidun bihurtzen dira.
Bigarren solairuan Enkarturreko bulego nagusiak daude.
Turismo Encartaciones - Enkartur
Balmasedako Turismo Bulegoa
C/ Martín Mendia, 2
48800 Balmaseda
Tfno. eta fax: 94 680 13 56
Tfno.: 94 680 02 26
E-mail: info@enkartur.net
Web: www.enkartur.net
Gordexolako Turismo Bulegoa
Plaza El Molinar, 11
48192 Gordexola
Tfno.: 946799715
E-mail: gordexolaturismo@enkartur.net
Sopuertako Turismo Bulegoa
Plaza Carmen Quintana, 6
48190 Sopuerta
Tfno.: 94 610 40 28
E-mail: sopuertaturismo@enkartur.net
Horario de martes a sábado de 10:00 a 14:00 horas
Karrantza Haranako Turismo Bulegoa
Bº Ambasaguas, 22
48891 Karrantza Harana
Tfno.: 946806928