Arenatzarte parke bat da zeinen helburua arteak gune naturalarekin
duen elkarreragina izango baita, Arenatzako parke
botanikoan bezala, abangoardiako eskulturaren bidez. Bertan
aurkitu ahal diren eskulturetaz nahiz obretaz eragozpenik gabe
gozatzeko gune naturala.
“Arenatzarte” deituriko proiektu handizale honen abiapuntua
Arenatzako jardin botanikoa litzateke. Gune bat zein 1,5 hektareatan
zehar hedatuko baita, hogeita hamar zuhaitz baino gehiago
hartzen dituena, horietako batzuek ia ehun urteko historia
dutenak. Pasealeku ezberdinetan banatutako zuhaitz-guneak,
haurrentzako jolas-gunea, aisialdirako eremua nahiz laurogeita
hamar metro karratuko eraikuntza bat eta “Arenatzarte” parkera
eginiko bisitan zehar derrigorrezko geldiunea izango litzatekeen
Lorategiko Etxea barne lituzkeen lorategia.
Parkeak gune ezberdinak ditu zeinetan arteak gune naturala ez
hondatzea eta honekin bat egitea zainduko baita. Kristalezko
eraikuntza modernoan legokeen pintura-erakusketarako areto
batek eta Lorategiko Etxeak bere barnean artista ospetsuen neurri
txikiko obrak hartzeko balioko dute.
Baina harrigarriena ez dugu lau pareten artean aurkituko, aldiz
eskultura bikainez betetako gune naturalak parkean erakusten
duen nagusitasuna izango litzateke.
Euskal eskultoreekin kontaktu
ezberdinak burutu ondoren jadanik Koldobika Jauregi, Roscubas
anaiak, eta Mikel Lertxundi, besteren artean, bezalako artisten
lehiaketarekin kontatuko da.
Momentu honetan eta apirilaren ogiatahamaika arte "Natura eta Oreka" Mikel Lertxundi Eskultorearen erakusketa bisita daiteke.
Asteartetik ostiralera 11:00etatik 14:00etara
Larunbata, igandea eta jai egunak 10:00etatik 14:00etara
Enkarterri Kalea, 5
48840 Güeñes - Bizkaia
Tel.: 946690892- 946802976
Aisialdirako guneak, Flora eta fauna, Monumentu eta museoak, Parkeak, Ibilbideak...
Enkarterrietako eskualdea ez ezagutzea zerbait galtzea da... Enkarterrietako lekua, leku sorgindua, erdi aroko zubiak, jauregiak, iraganera eramaten gaituzten dorretxeak, Oñacinos eta Gamboinos banduen arteko borroka odoltsuen testigantza daramatenak... Barrura zaitez eta aurki ezazu zure barruan dagoen eskualdea.