ARMAÑON - - Baliabide Turistikoen Gida

Baliabide bilatzailea
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

ARMAÑON

Nola Iritsi:La Escrita gaina, Villaverde Harana eta Karrantza haranaren artean.

Igo behar dena:700 metro.

Iraupena:ordu 1 eta 30
minutu,gutxi gorabehera.

Zailtasuna:Lainoa dagoen egunetan eta kontuan hartuta ez dagoela erreferentziarik ,ez da zaila izaten galtzea.

Ura:Ibilbide osoan ez dugu urik aurkituko.

Mendi zabal eta landaretzarik gabeko hau haranaren ipar-ekialdeko
muturrean dago eta izena ematen dio Parque Naturalari.Ibilbideari la Escrita gainetik ekiten diogu (0 ordu),Turtioz eta Karrantza Haranak komunikatzen dituen errepideko tokirik garaiena.La Escrita gainetik bertatik,eskuinean,zoladura oso egokia duen pista abiatzen da , larreetatik sigi-saga eginez Armañongo maldetaraino eramango gaituena.
Kilometro pare bat egin ostean (25 min.)El Suceso herrixka eta Villaverde Harana biltzen dituen toki errepidea aurkitzen dugu , eta horregatik egiten dugu aurrera,ezkerretara,alegia.Tokirik garaienenan estrata asfaltatua uzten dugu eta eskuinetara egiten duen legarrezko pista batetik egiten dugu gorantz (NNW).Eukaliptuz berriz landatutako esparruen ordez larre zabalak agertuko dira,eskualdeko arkitektura tipikoaren eredu eta adibide den txabola bat lekuko dela.
Pista eskuinetara egiten du eta pinudiaren barrura sartzen da mendikatearen tokitik altueneraino igotzeko (40 min.).Lehen bizkar inguratzen dugu pistaren trazaketa utzi gabe eta gero pista uzten dugu mendikate horretako bigarren kotari ekiteko.Ahalegin handiegirik egin gabe Sorrondegi Haitza gainditzen dugu (48 min.),goian bi mugari dituena.Zaharrenak prisma triangeluarraren forma du eta landuta 1828 data du ;mugarriak Karrantza,Turtzioz eta Villaverde Haraneko hiru udalerri eta mugakideen mugak bereizten ditu.Tzango osoan oraintxe bertan ditugun aparteko bistak izango ditugu.
Mendikatearen bizkarretik egingo dugu aurrera (N),bizkar txikietan gorantz eta berantz.Txlarra eta otea dira nagusi.Armañon gainaren azpian ordeka handi batera iristen gara . Alanbre -hesia gainditzen duen ate metaliko bat zeharkatuko dugu ( 1 o. 15 min.) eta larre handietan sartzen gara , montxina arrazako behien eta potoken azienda paroaren bazkalekuetan.Zelaiaren erdan konkor antzeko bat ikusten da eta hirbiltzen bagara zihikaztegia den lur hau zeharkatuz tumulu bat dela ikusiko dugu.La Lamako tumulu handia da ,18 metro diametro duena .Inolako dudarik gabe bista izagarrik dituzten toki hauetako monumentu megalitiko guztien artean ikusgarriena da.
Gailurrera iristeko azken maldak baino ez zaizkigu geratzen eta mendiaren lepoko maldatik artez doen estrata batetik igotzen dugu, erpin geodesikora iritsi arte (1 o. 30 min.).Bistak ezin hobeak dira eta Parque Naturala osorik ikusten da ,mendebaldeko muturrean dagoen Ranerotik ekialdean dagoen Turtzioz Haraneraino.Karrantza Haran zabala gure oinetan dago,hegoaldetik Ordunteko Mendiek itxita;ordea iparraldetik kantauriar isurialdeko bistak itsaora bertara iristen dira.


/0 - Bizkaia

Baliabide Turistikoen gida. Atsedenlekuak, Flora eta Fauna, Monumentuak eta Museoak, Parkeak, Ibilbideak...

Baliabide Turistikoak

Aisialdirako guneak, Flora eta fauna, Monumentu eta museoak, Parkeak, Ibilbideak...

Baliabide bilatzaile azkarra

 
Aurki itzazu Enkarterriak. Turismo Bulegoak

Enkarterrietako eskualdea

Enkarterrietako eskualdea ez ezagutzea zerbait galtzea da... Enkarterrietako lekua, leku sorgindua, erdi aroko zubiak, jauregiak, iraganera eramaten gaituzten dorretxeak, Oñacinos eta Gamboinos banduen arteko borroka odoltsuen testigantza daramatenak... Barrura zaitez eta aurki ezazu zure barruan dagoen eskualdea.