Bizkaiko mendebaldeko muturrean, Enkartazioetako paisaian nabarmentzen den mendigunea da Armañon Parke Naturala. Karrantza eta Turtzioz artean zabaltzen da, mendiz eta mendixkaz osatutako 2.999hektareako lur-eremu zabalean.
Mendigunaren puntu altuenaArmañon mendiaren gailurra da (854m), baina beste tontor esanguratsurik ere bada inguruetan, hala nola Ranero(737m), Surbias(638m) eta Jorrios (837m).
Mendigunea nagusikikareharrizkoa denez, lurrazaleko paisaiak relieve ikusgarriak ditu, eta ohikoak dira lapiaz, torka eta arrailaz jositako forma karstikoak. Lurpeko paisana ere ikusgarria da: balio geologiko, paleontologiko, espeleológico eta biológico handiko 200 kobazulo baino gehiago daude katalogatuta eremu honetan.
Mendiguneko landarediari dagokionez, bertako basoak azalera handia hartzen du: artadiak, pagadiak, hariztiak eta baso mistoak legal eta ibarbideetan.
Especie ugarik osatzen dute Armañoneko fauna bertan topatu baitute habitat egokia. Deigarria da saguzar-espezie kopuru handia, mendigunea kareharrizkoa izatearen ondorioa. Europan desagertzeko zorian dauden lau espezie bizi dira ingurune honetan: Ferra-saguzar handia, Ferra- saguzar txikia, Geoffroy saguzarra eta Arratoi-belarri Handia. erliebe sakarrak, gaitera, babesleku apartak dira harkaitzetan bizi ohi diren hainbat hegazti espezierentzat.
Karrantzan, Turtziozen zein eremu naturalean bertan bideak daude pasieran ibiltzeko. Interesgarria da Sopeñako Artadia, Pozalaguako Koba eta Remendon Hariztia bisitatzea.
Sarbideak:
Ranero Auzoa (Karrantza Harana)
Cueto Auzoa (Turtzioz)
- Bizkaia
Aisialdirako guneak, Flora eta fauna, Monumentu eta museoak, Parkeak, Ibilbideak...
Enkarterrietako eskualdea ez ezagutzea zerbait galtzea da... Enkarterrietako lekua, leku sorgindua, erdi aroko zubiak, jauregiak, iraganera eramaten gaituzten dorretxeak, Oñacinos eta Gamboinos banduen arteko borroka odoltsuen testigantza daramatenak... Barrura zaitez eta aurki ezazu zure barruan dagoen eskualdea.