1199. urtean Lope Sanchez de Mena jaunak Balmasedari forua emateaz batera, legeztatu egin zuen, aldi berean, lehendik ere bazetorren errealitatezko egoera, Balmasedan, Santander, Araba eta Burgos arteko gurutzabide batean kokaturik, merkatariek era eskulangileek askatasun osoz jarduten baitzuten nork bere lanean.
Balmaseda izeneko errelitate hori goraka joan zen apurka apurka historioan zehar eta historiaaro guztietan utzi zuen arrastoa, hau da, Bizkaiko lehendabiziko hiriko historioa eta kultur ondare benetan garrantzitsua.
Elizak, zubiak, armarriak, fatxadak, irudiak, burdin lanak, harriak, etxeak eta jauregiak.
Horietako bakoitzak bere historia esan nahi digu, zein baino zein kilikagarria. Guztiek nahi dute berean artea erakutsi, zein baino zein ederrago. Guztiek esan nahi digute bere izena.
Adi, beraz, esan behar digutenari.
San Juan Bautista Elizak, zeinek Hiribilduko Historiaren Museoa barne baitu, Kolitza mendiko San Salvador eta San Roque ermitak eta Santa Clara komentuak bere elizarekin panorama erlijioso - arkitektonikoa osatzen dute.
Aipamen berezia merezi du inauguratu berria den Boinas La Enkartada Museoak zeinetara eginiko bisitak industria-iraultzaren hasierara lekualdatuko baikatu.
Arkitektura zibilaz ari bagara, batetik, udaletxeko etxabe bitxiak ditugu, mezkita baten antzerakoak eta, bestetik, Erdi Aroko zubia, Muza izenekoa dorretzar dotore bat duena. Bunielgo Markesaren jauregia, Urrutiarrena, Miliodunaren etxea eta La Magdalena-ko etxetzarrak Balmasedako biztanleen nobletasun eta boterearen lekuko ditugu.
Gaur egun, herri eraikin modernoek, industriak eta merkataritzak kultura eta ekonomia gune garrantzitsu bilakatu dute Balmaseda. Halaber, hiri moderno eta abegikorra ere izanik, samurra zaigu haren zortziehun urteko historiara hurbiltzea.
Balmaseda - Bizkaia
Web: Web horrira joan
Aisialdirako guneak, Flora eta fauna, Monumentu eta museoak, Parkeak, Ibilbideak...
Enkarterrietako eskualdea ez ezagutzea zerbait galtzea da... Enkarterrietako lekua, leku sorgindua, erdi aroko zubiak, jauregiak, iraganera eramaten gaituzten dorretxeak, Oñacinos eta Gamboinos banduen arteko borroka odoltsuen testigantza daramatenak... Barrura zaitez eta aurki ezazu zure barruan dagoen eskualdea.