JORRIOS - - Baliabide Turistikoen Gida

Baliabide bilatzailea
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

JORRIOS

Nola Iritsi:Basinagre auzoa (Turtzioz).

Igo behar dena:700 metro.

Iraupena:1 ordu 50 minutu , gutxi gorabehera.

Zailtasuna:Euri-jasa handiak izaten diren sasoietan la Melera trokaren sakonean dagoen estrata ibilgaitza izan daiteke.

Ura:Basinagre abiatuko garen tokian baino ez dago urik.

Turtzioz udalerriaren iparraldeko muturrean eta Aguera ibairen ertzean dagoen Basinagre auzotik abiatzen gara (0o.).Herrixka honek
haranaren arkitektura tipikoaren eredu oso interesgarriak ditu, eta baita iragan oparo eta aberatsa gogora ekartzen duten bi landa -jauregi ere.Bi eraikin horiek seguruenik tokian zegoen burdinolaren baten emaitza dira.
Ibilgailua iturriaren ondoan uzten dugu eta herrixkaren kale bakarretik egiten dugu aurrera,inoiz biratzeari utzi ez dion harridun antzinako errotaren ondotik.Basinagre auzuoren azkeneko etxearen atzean bide zahar bat dago, ezkerretara egiten duena ibar emankorra behean utziz .Basoaren barruan bidea estutu egiten da eta antzinako saroira iristen da.Landaretzan ezkutatuta bideak gora egiten du zelaien ezkerretik legarrezko pista batera iritsi arte (10 min.)
Pista horretatik egiten dugu aurrera, ezkerretara, Pando auzoaren gainean,eta gure aurrean bide gurutzea daukagu.Trokan barraura egiten duen legarrezko pistatik jarraitzen dugu (W) harik-eta meategi bateko instalazioetara iritsi arte (42min.).Meategi
horrek kaltzita ateratzen du Cueto haitzaren azpian dagoen zain batetik.
Meategian paisaia erabat aldatzen da. Pista desagertu egiten da eta horren ordez sumatu baino egiten ez den estrata agertzen da, haitzen artean estutu egiten den trokaren sakonean gora egiten duena . Ingurunan daukagun landaretza joria eta ugaria da eta asko eta asko dira arte, haritz eta gaztainondoak.Errekastoaren ondotik egiten dugu aurrera trokaren buruua iritsi arte.
Ibar zabalera iristen gara,Armañon mendiaren azpian dagoena (1 o.5 min.)Estrata sakonetik gora egiten dugu aldapa
gogorrean ,ote eta ira artean .Haitzetara iristen garen neurrian estrata erosogo bihurtzen da eta horrela lepora heldu arte geratzen zaizkigu azken aldapak igotzen ditugu.
Los Jorriosen oinetan (1 o.35 min.)
eskuinera egiten dugu karstean sigi-saga egiten duen estrata estu baten trazaketari jarraiki.Malda mailakatuan koska batzuk gainditzen ditugu eta haitzetara iristen gara , era oso errazean igota gailurrera eramango gaituena (1 o. 50 min.).Los Jorrios mendiak 837 metro ditu eta altuera horretatik ezin hobeto ikusten dira eta altuera horretatik ezin hobeto ikusten dira Armañongo Parque Naturalaren ekialdean nagusiak diren artadiak eta haitz multzo ederrak.


- Bizkaia

Baliabide Turistikoen gida. Atsedenlekuak, Flora eta Fauna, Monumentuak eta Museoak, Parkeak, Ibilbideak...

Baliabide Turistikoak

Aisialdirako guneak, Flora eta fauna, Monumentu eta museoak, Parkeak, Ibilbideak...

Baliabide bilatzaile azkarra

 
Aurki itzazu Enkarterriak. Turismo Bulegoak

Enkarterrietako eskualdea

Enkarterrietako eskualdea ez ezagutzea zerbait galtzea da... Enkarterrietako lekua, leku sorgindua, erdi aroko zubiak, jauregiak, iraganera eramaten gaituzten dorretxeak, Oñacinos eta Gamboinos banduen arteko borroka odoltsuen testigantza daramatenak... Barrura zaitez eta aurki ezazu zure barruan dagoen eskualdea.