KOBEN KOBA Europako Arte Paleolitikoaren Interpretazio Zentroa - - Baliabide Turistikoen Gida

Baliabide bilatzailea
 
 
 
KOBEN KOBA Europako Arte Paleolitikoaren Interpretazio Zentroa
 
 
 
 
KOBEN KOBA Europako Arte Paleolitikoaren Interpretazio Zentroa
 
 
 
 
KOBEN KOBA Europako Arte Paleolitikoaren Interpretazio Zentroa
 
 

KOBEN KOBA Europako Arte Paleolitikoaren Interpretazio Zentroa

Kobenkoba Europako paleolitoko labar-arteari buruzko lehen interpretazio zentroa da, eta gizakiek beren lehen kezka artistikoak azaldu zituzten eszenatokietako batean instalatuta dago: koba batean.
Lurpeko ibilbide guztiz irisgarria dauka eta leize honek aukera ematen dio bisitariari Paleolitoko mundua benetan ezagutzeko; bertan, modu ludikoan ezagutu daiteke Gizateriaren lehen artea, zeina kontinente osoko leize-zuloetako hormetan eta arrokadietan islatu baitzuten duela 35.000 eta 10.000 urte bitartean.
Kobaren Sarreran, 10 metroko altuerako ganga ikaragarri handiaren azpian, erakusketa iraunkorra dago, nagusiki interaktiboa, zeinak orainaldira hurbiltzen baititu Paleolitoko biztanleen eguneroko bizitza eta historiaurreko artistek eginiko sorkuntza bereziak, beren sinesmen eta bizipen existentzialen erakusgarri.
Iparraldeko Aretoan, galeria estu baten amaieran, ikus-entzunezko Izotz munduko ehiztariak eta artistak multimedia ikuskizunak azaltzen du nola egiten ziren labar-arteko margo eta grabatuak. Horretarako, irudi ikusgarriak, soinu banda iradokitzailea eta efektu anitzak erabiltzen ditu, airean nahasten dituelarik suaren usaina eta aire izoztuaren ufadak.
Hegoaldeko Galerian Labar Artearen Pinakoteka dago. Bertan bildu dira Europa osoko margo-multzo garrantzitsuenetako batzuen erreplikak (Altamira, Ekain, Lascaux, Pech-Merle, etab.), Europako arte kuaternarioaren distira ezagutzera emateko. Hori guztia, zentzumenentzat bereziki prestatutako argiarekin, Txamanaren hitzak noiz hasiko zain...

Ordutegiak

KOBEN KOBA SE ENCUENTRA CERRADO AL PUBLICO. DISCULPEN LAS MOLESTIAS. PARA CONCERTAR VISITAS LLAMAR AL TFNO. 946806928.

Enkanterri Bizkaia card deskontua: %10ekodeskontua txartel-eramailearen eta lagun baten sarrerako prezioan

Bº SANGRICES (KARRANTZA) ACCESO DESDE LANESTOSA
Karrantza - Bizkaia
Tel.: 628576948

Informazio Gehiago (PDFa Deskargatu)

Baliabide Turistikoen gida. Atsedenlekuak, Flora eta Fauna, Monumentuak eta Museoak, Parkeak, Ibilbideak...

Baliabide Turistikoak

Aisialdirako guneak, Flora eta fauna, Monumentu eta museoak, Parkeak, Ibilbideak...

Baliabide bilatzaile azkarra

 
Aurki itzazu Enkarterriak. Turismo Bulegoak

Enkarterrietako eskualdea

Enkarterrietako eskualdea ez ezagutzea zerbait galtzea da... Enkarterrietako lekua, leku sorgindua, erdi aroko zubiak, jauregiak, iraganera eramaten gaituzten dorretxeak, Oñacinos eta Gamboinos banduen arteko borroka odoltsuen testigantza daramatenak... Barrura zaitez eta aurki ezazu zure barruan dagoen eskualdea.