Carraleko San Rokera joateko Muskiz eta Balmaseda lotzen dituen BI-2701 errepidea hartu behar dugu. Sopuertatik hurbil, Mercadillo auzoaren ondoan, 30. mugarria topatuko dugu. Hortik abiatzen da bide estu bat. Ibaia gurutzatu ondoren, errepideak ezkerretara jotzen du eta berehala agertuko zaigu San Roke baseliza eta zabalgunea.
Baselizaren atzean mahaiak eta erretegiak daude zelai berde batean, Bezi errekaren bazterrean. Bertan presagain eta erreten bat daude, aintzinean errota bat mugitzen omen zutenak.
Carraleko San Roke baserri-giroan kokatuta dago: bazkaleku berdeak lasai eta libre bazkatzen duten animalientzat. Haratago, haize bortitzengatik babesten duen mendia dago.
Carral Auzoa
48190 Sopuerta - Bizkaia
Aisialdirako guneak, Flora eta fauna, Monumentu eta museoak, Parkeak, Ibilbideak...
Enkarterrietako eskualdea ez ezagutzea zerbait galtzea da... Enkarterrietako lekua, leku sorgindua, erdi aroko zubiak, jauregiak, iraganera eramaten gaituzten dorretxeak, Oñacinos eta Gamboinos banduen arteko borroka odoltsuen testigantza daramatenak... Barrura zaitez eta aurki ezazu zure barruan dagoen eskualdea.