Sopuerta udalerria bi errepidek zeharkatzen dute; bat Kantabriatik dator, Ilso/ Las Muñecas mendatetik; Muskizetik bestea. Bi errepideak Zallara doaz, Urestieta/ Avellanedatik pasatu ondoren. Errepide honetan Carral, Mercadillo eta Rojadillo auzoak topatuko ditugu. Balugako Santa Ana zabalgunea Rojadillo auzoan kokatuta dago, Santa Ana baselizaren aurrean eta Sopuertako futbol zelaiaren eta igerilekuen ondoan.
Rojadilloko parke baten zati bat da Santa Ana eta Santa Ana baselizarekin (hortik datorkio izena) eta zezen plazarekin multzo bat osatzen dute. Alde batetik, aparkaleku handi batek egiten du muga; bestaldetik, Barbadun ibaiak. Muga bi hauen artean, artzi handi batzuen itzalpean, mahaiak, erretegiak eta eserlekuak daude.
Balugako Santa Ana gunean aipatu ditugun zezen plaza eta baselizaren aparte, musika kioskoa, bolatokia eta pilotalekua daude. Uztailaren 26an, Ana Santuaren eguna, jaiak eta korridak ospatzen dira.
Santa Ana Auzoa
48190 Sopuerta - Bizkaia
Aisialdirako guneak, Flora eta fauna, Monumentu eta museoak, Parkeak, Ibilbideak...
Enkarterrietako eskualdea ez ezagutzea zerbait galtzea da... Enkarterrietako lekua, leku sorgindua, erdi aroko zubiak, jauregiak, iraganera eramaten gaituzten dorretxeak, Oñacinos eta Gamboinos banduen arteko borroka odoltsuen testigantza daramatenak... Barrura zaitez eta aurki ezazu zure barruan dagoen eskualdea.