Valle de Villaverdeko aintzineko eskola hauek bere baitan herriko Museo Etnografikoa gordetzen dute, 2001eko
uztailan zabaldu zutena.
Museoak bisitariari denboran zehar bidaia bat egiteko aukera eskaintzen dio, bidegabe ahaztutako gertuko iragan
batean gure aiton-amonak nola bizi ziren ezagutzeko aukera, alegia.
Hamarkada gutxira arte, gizakiaren eta naturaren arteko harremanek eguneroko jardueren erritmoa markatzen zuten,
eta harreman hauei gure kulturaren aberastasuna eta gure paisaiaren edertasuna zor diegu.
Hau guztia Valle de Villaverdeko Museo Etnografikoan islatuta geratzen da, ohitura asko ziren bezalakoak erakusten
dituena, jendeari oso famatuak ziren lanbideak ezagutzeko aukera eskainiz : landare-ikatza egitea, sagardo eta
txakolinaren ekoizpena, nolakoa zen zerrategi bat edo nolakoa zen herriko etxeen eguneroko bizitza. Gainera,
herritarren tradiziorik ezagunei gainbegirada bat ematen die.
Erreserbak egiteko deitu hurrengo telefonora 946809005
La Matanza Auzoa, 4
39880 Valle de Villaverde - Cantabria
Tel.: 94 680 91 08
E-mail: e-posta idatzi
Aisialdirako guneak, Flora eta fauna, Monumentu eta museoak, Parkeak, Ibilbideak...
Enkarterrietako eskualdea ez ezagutzea zerbait galtzea da... Enkarterrietako lekua, leku sorgindua, erdi aroko zubiak, jauregiak, iraganera eramaten gaituzten dorretxeak, Oñacinos eta Gamboinos banduen arteko borroka odoltsuen testigantza daramatenak... Barrura zaitez eta aurki ezazu zure barruan dagoen eskualdea.